Bihar, hitzordu berezia dugu

Piztu eraikitzeko lanekin aurrera goaz. Azken hilabeteotan hainbat urrats eman ditugu, eta orain, berriak emateko erronkari eutsi nahi diogu. Dagoeneko 3 hilabete eta erdi igaro dira martxoaren 14an egin genuen lehen batzar hartatik, eta geroztik, astero astero 5, 10, 15 lagun bildu gara Piztu Asanbladan. Indar batzuk elkartu ditugu, baina gehiago elkartu nahi ditugu ere.

Edukiak antolatzeko proposamena

Webgunearen azaleaweb eskeman hiru bloke nagusi bereiztea pentsatu dugu.

BIDEOAK. Guk sortuko ditugun bideoak baita Donostian ekoizten diren bestelakoak bilduko ditugu bertan.

ALBISTEAK. Egunerokotasunean, hirian gertatzen denaz azpimarratu nahi duguna jasoko dugu bertan. Hemen garrantzitsua izango da egiten diren gauzen informazioa jasotzea, jendeak bere albisteak igortzea, argazkiak… Horrekin batera, erreportarien sarea osatu behar dugu, ahalik eta gertakizun gehien jasotzeko, auzo guztien berri edukitzeko, informazio zuzena lortzeko…

IRITZIA eta BLOGAK. Unean uneko gaiei loturiko iritzi artikuluekin batera, 10-15 blog sortzea proposatzen dugu. Hauek pertsonalak edota taldekoak, gai bati loturikoak, izan daitezke. Ideia eta izen batzuk baditugu honezkero, baina gehiago egongo dira ziur. Zer diozu?

Eskubiko zutabea, unean uneko beharren arabera aldatzen joatea proposatzen dugu: bannerrak, deialdiak, azpimarratu nahi ditugun edukiak, twitterreko kutxa…

Argazkiak ikusgai egoteko espazio bat gordeko dugu ere.

Sare zabala josi behar dugu

8,16jende pilo batPausatu zaizkigun zalantzei erantzunak topatzeko eta bidean aurrera egiteko, lehen zeregina argi dugu: jendearekin egon, aritu. Batekin eta bestearekin, egon eta aritu; kafeak, zuritoak, batidoak topera.

Pertsona askoren ideia, iritzi, kezka eta ekarpenez osatu nahi dugu abian dugun asmoa.

Gainera, poiektuak aurrera egin dezan, ezinbesteko izango da lagunduko dugunon zerrenda luzea osatzea. Akabo bestela. Luze eta zabala. Gaurtik, herritar sare erraldoia osatzearekin egin behar dugu amets. Irakurtzen jarraitu

Oinarriak finkatzen

trianguluaHauxe izan da errezen argitu dugun elementua: sortuko dugun komunikazio tresnak interneten izango du abiapuntua. Hau baita eskuragarrien dugun baliabidea, inbertsio gutxien eskatzen duena eta gure helburuekin beste edozein formatu baino hobe lotzen dena. Jendearen parte hartze zuzena ahalbidetzen du baita sare moduan lan egitea erraztu ere.

Aldi berean, interneten garatuko dugun honek, hiru oinarri nagusi edukitzea proposatzen dugu: 1- webgune edo bloga, eduki guztiak jasoko dituena, 2- sare sozialak edukiak zabaltzeko eta 3- bideogintza. Baina, erantzun bat lortu orduko hamaika galdera heldu da gurera. Irakurtzen jarraitu

Eta zu, bazatoz?

Elkartu gara bat, bi, hiru lagun, eta erabaki dugu: Donostian komunikazio tresna berria eraikiko dugu. Alegia, komunikabide berria sortuko dugula. Bai ala bai, kitto.

Komunitate digitala, birtuala, herritarron topaleku. Herriaren ispilu. Zu eta ni, gu bihurtuko garena. Herritik sortua. Herriarentzat. Auzolanean egina.

Herri mugimenduentzako eta herritarrontzako tresna. Irekia; kolore eta joera anitzeko herritarron elkargune. Donostiako egunerokoari ikuspegi kritiko eta eraldatzailearekin begiratzeko lehioa. Irakurtzen jarraitu