OHARRA: leku aldaketa gaurko asanbladarako

azalpenak lokalaArazoa izaten ari gara asanbladak burutzeko lekuarekin… Gaur abisatu digute ezingo dugula San Jeronimo kaleko aretoa erabili eta Amarako aisialdi taldeko lokalean topatu dugu alternatiba gaurkorako.

Kokalekuaren mapa osatu dugu, nola heldu jakin dezazuen. Dena den, Easo Plazako kioskoan geratuko gara 18:55ean, bertatik lokalera abiatzeko.

Eta ez ahaztu komunikabide herritarreko parte izan nahi dugun guztiok dugula gure lekua Piztu Asanbladan!

Gero arte!

Sarea antolatzeko batzar irekia. Gogorik baduzu, zatoz!

batzar deialdiaPiztu.info egitasmoaren oinarri nagusia auzolana izango dela argi dugu honezkero. Aipatu genuen, gure proiektuaren premisa nagusia, askoren lan txikiaz gauza handiak egitea zela . Horretarako, proiektuan era batean edo bestean parte hartuko dugun herritar sare zabala josi behar dugu.

Bada, ostegun honetan urrats berria egin nahi dugu bide honetan. Piztun laguntzeko prest gauden kide guztiak lehen aldiz elkartzeko batzarra antolatu dugu. Deialdia: OSTEGUNA 14, 18:30ean LIBURUTEGI NAGUSIKO SOTOAN (San Geronimo kalean, Konsti atzean. IKUSI MAPA)

Bertan, piztu.info proiektuaren inguruan hitz egingo dugu, baina batez ere, lan ezberdinak jende askoren artean banatzeko funtzionamendua zehazten saiatuko gara. Bideoen eta albisteen atalean zentratuko gara (blogarien lanak beste modu batera banatuko ditugu). Beraz, bideoak edota albisteak eginez, era batera edo bestera, zerbait lagundu dezakezula uste baduzu (alegia, edozein modutan laguntzeko gogoa baduzu) ez egin zalantzarik: zatoz!

15 gazte auzipetuek bizi duten egoera ezagutu dugu

Hasi gara Bideoekin lehen frogak egiten, eta gaurkoan, landu nahi ditugun “erreportai” laburren lehen froga egin dugu. Jakingo duzuen bezala, gure hiriko 15 gazte espetxeratze arriskuan daude beraien militantzia politikoagatik. Ostegunero Artzai Onean burutzen duten kontzentraziora hurbildu gara beraien egoera hobeto ezagutzeko. Hau da emaitza:

Zuen kritika eta ekarpenen zain…

Piztu.info-ren logoa sortzeko deialdia

logo lehiaketaBeno, aurrera goaz piztu.info proiektuarekin. Izenarena itxitzat jo dugu (domeinua erosi dugu honezkero ere) eta orain irudi korporatiboa sortzeko unea heldu zaigu. Logoa, tipografia, koloreak… Nor animatuko da proposamenak egitera? Gure asmoa ideia eta proposamenak biltzea da, ondoren jasotakoak zuekin konpartitzeko. Lehiaketa edo ideia biltze honen saria, noski, komunikabide herritarraren logoa egin izanaren ohore paregabea izango da. Hori bai saria!
Sorkuntza prozesurako lagungarri izango dira agian, piztu.info izena hautatu genuenean posta honetan bildu genituen ideiatxoak…

Zuen proposamenak PIZTU.INFO@GMAIL.COM helbidera bidali.

Albisteen atalerako ere, sare handia eratu behar dugu

periodismo ciudadanoGai kulturalek, politikoek, sozialek… izango dute lekua gure webgunean. Gai aniztasunaren aldeko apustua egiten dugu. Geroz eta gai gehiago landu, hobeto.

Bereziki, herri eragileek egiten dutena ikustarazteari garrantzia handia eman nahi diogu. Horregatik, hasiak gara bat eta besterekin harremanak egiten, gure proiektuaren berri eman eta norberaren jardueraren nondik norakoak ezagutzeko. Eraikitzen ari garen bitarteko hau, zuen zerbitzura egongo den tresna izatea nahi baitugu. Erabili ezazue, beraz!

Den denak nahi ditugu! Eta zuk, zein talde ezagutzen duzu? Pasa beraien izena edo kontaktua, webgunea, e-posta… Zerrenda luzea osatu behar dugu eta (kultur taldeak, bizilagun elkarteak, gai politiko eta sozialak lantzen dituztenak, ekologistak, feministak… den denak nahi ditugu!). Bidali informazioa piztu.info@gmail.com helbidera.

Zu zeu kazetari. Gure hiriko bazter guztien berri eduki nahi dugu. Eta horretarako, eragileekin egin beharreko harremanarekin batera, ezinbesteko ikusten dugu herritar sare zabala osatzea. Mila begi eduki nahi ditugu Donostian, guztiaren berri izan, guztiaren berri eman. Zu zeu izango zara kazetari piztu.info-n. Jaso duzun informazioaren berri eman, idatzi e-posta bat, albistea osatu, igo argazkiak… Gure erredakzioa zuen etxeetako ordenagailuetan eraiki nahi dugu. Zer diozu? piztu.info@gmail.com