Bihar, hitzordu berezia dugu

Piztu eraikitzeko lanekin aurrera goaz. Azken hilabeteotan hainbat urrats eman ditugu, eta orain, berriak emateko erronkari eutsi nahi diogu. Dagoeneko 3 hilabete eta erdi igaro dira martxoaren 14an egin genuen lehen batzar hartatik, eta geroztik, astero astero 5, 10, 15 lagun bildu gara Piztu Asanbladan. Indar batzuk elkartu ditugu, baina gehiago elkartu nahi ditugu ere.
Bideogintzaren eremuan egin ditugu lehen lantxoak jada (youtubeko kanalean ikusgai), baina orain jauzi berria eman nahi dugu, batez ere, webgunea martxan jartzeko urratsarekin. Erronka berriari indar berriz erantzun behar diogula jakinik, bilera berezia antolatu dugu, aurrean ditugun erronkak aztertu eta lan txikiak askoren artean banatu ditzagun.
Antolaketan urratsa eman behar dugu. Orain artean asteroko asanbladaren bitartez funtzionatu dugu, baina orain, beharrezko ikusten dugu lan ezberdinei erantzuteko taldetxoak sortzea ere (erreportari sarea osatzeko, blogariak martxan jartzeko, finantzaketa proposamenak egiteko, taldeekin harremanak egiteko…). Pertsona askoren lan txikiaz aurrera egitea da esku artean dugun erronkatik handiena.Honetaz guztiaz hitz egingo dugu uztailaren 3an, asteazkenean, 18:30ean Groseko Okendo Kultur Etxean. Era batera edo bestera lagun dezakezula uste baduzu, zatoz lotsarik gabe. Eta edozertarako, ez egin zalantzarik eta idatzi piztu.info@gmail.com helbidera. Aldi berean, interesa eduki dezakeen jendeari deialdiaren berri ematea eskertuko genizuke.
Asko bagara, baietz lortu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s