Bideogintzan aurrera

Bideogintzan aurreraBideogintza ahalik eta gehien eta hoberen lantzeko apustuari jarraiki, bideogintza nola landuko dugun zehazteari ekin diogu. Ideia zaparrada egin genuen atzokoan (gauzei ingelesezko izena jartzeak maila handiagoa ematen dietela uste duzuenentzat, “brainstorming” bat egin genuen atzokoan), eta tira, zer edo zer aurreratzea lortu dugu. Hauexek bildu genituen ideia nagusiak:

  • Albisteak. Ahalik eta albiste gehien bideoz laguntzen saiatu behar gera. Ahal dugun guztietan, albistea non, kamara han.
  • Bideo laburrak. Gaiak landuz 3 minutu inguruko bideoak osatzen saiatuko gara. Badakigu lan zaila dela ordea… Mota askotarikoak izan daitezke hauek.
  • Kale galdeketak. Gaiak eskatzen duenean, “alkatxofa” hartu eta kalera!
  • Elkarrizketak, unean une interesgarri izan daitezkeen pertsonekin.
  • Umorea oinarri duten bideoak osatzea.
  • Sortzaileagoak edo artistikoagoak izan daitezkeen bideoak (testu poetikoak irudiz lagunduta…)
    • Zer bururatzen zaizu zuri??? Jaso ditugun ideia berriak:

               – Mahainguruak, LaTuerkaren estiloan. Bideo laburrak leheneste aldera, “iritzi kateak” osatzeko ideia atera da ere. Batek iritzia labur bota, beste batek hari erantzun…

               – Bideo-matoia. Jendeari bere mezuak uzteko espazio bat sortzea. Norberak bere grabaketak bidaliz edota kalean horretarako aukera emanez.

              – Laburmetraiei espazioa eskaintzea.

Honekin guztiarekin batera, garrantzitsua iruditzen zaigu Donostian sortzen diren mota askotako bideoen bilgune izatea ere webgunea.

Eta hau guztia nola antolatuko dugu? Maddi, Ane eta Aitor badaude honi heltzeko prest (gogotsu gainera), baina jende gehiago bildu behar dugu. Sarea eratu behar dugu honetarako ere; grabatzeko, editatzeko, ahotsa jartzeko, gidoiak osatzeko, kamara aurrean jartzeko, esketxak egiteko… prest dagoen jende guztia elkartu behar dugu. Lehen izenak atera ditugu, baina askoz gehiago beharko ditugu.

Eta zuk, zertan lagun dezakezu? Beste inoren izena etortzen al zaizu burura?

9 thoughts on “Bideogintzan aurrera

  1. Ikastaroak. Gu Nafarroan ikastaro batzuk antolatu ditugu bideogintza irakasteko eta horiek baliogarriak dira bai ikasteko programa erabiltzen baita ere sarea osatzeko. han biltzen diren pertsonak gero lanean jartzen dira, gutxienez batzuk. Formakuntza ezinbestekoa da. Eman horri bere garrantzia.

  2. proposamen/ideia/gauzatxo batzuk:

    La Tuerka eredu interesgarria da bai eduki ta baita egiteko moduaren aldetik, posizionamenduei ez da ez dietela uko egiten, askotan bilatu egiten dituzte, eta hainbeste eztabaida espazio faltsuki neutralen artean argi izpi bat ematen dio. Gainera, nahiz eta saioa daramatenek idea batzuk promozionatzeko baliatzen duten, eurek esana da eztabaida interesgarrienak planteamendu konfrontatuak topatu direnean eman direla, beraz posizionatzea eta autokontsumoa ezberdintzen dituzte, eztabaidetan euren oso kontrako posizioetan daudenei parte hartzeko atea irekita uzten (egiazko eztabaida bat eman dadin baldintza ekidiezina, ta gutxitan daramaguna praktikara).

    Baina interesgarria da baita ere nola promozionatzen dituzten edukiak, bideo motz pila dituzte, eztabaida luzeetatik zati interesgarrienak hartuaz, azkenean askoz errexagoa da bloke luze batetik zati motz bat hartzea, zati motz batetik zerbait luzea ateratzea baino. Uste dut eztabaida lasai mantso eta sakonetarako premia dagoela, ta gainera interneten berdin eskegi daiteke 5 minutuko zein bi ordutako bideo bat, ezer modifikatu beharrik gabe (egunkari batean sartzen dena sartzen da, mugatua, baina sarean askoz errazagoa da, beraz, zertarako mugatu? zergatik ez sustatu gauza densoagoak ere publikatzea, agian espazio ezberdinduetan, ze uste det harrera ona izan dezakeela horrek ere.

    Azkenik, iruditzen zait ez legokeela soberan bideogintza indartuko bada, “ikastarotxoak” egitea jendeak ikas dezan bideoak editatzeko tresnak erabiltzen, edo ekitaldiak-eta zuzenean emititzen edo sarean ikusgai jartzen besteak beste.

  3. Kaixo!!!!Behinguan norbaitek zeozer eiten dau!!!!AUPAZUEK!!!Ni zera kontatzea nator, gue ere Donostian, tankerako proiektua degu, Transmisioarekin lotuta. Uste det, kate hau zabaltzeko, denak bateratzea ezinbestekoa dela. Nola kontaktatu geike zuekin!!!Alde zaharren gaude.
    Eskerrikasko,
    Ruth

  4. Ez du zertan izan telebistako bezain “formala” interesgarria izateko🙂
    Nire ustez, badago jende asko, esateko pila bat duena, baina ez dena telebistan ateratzeko moduko bezain “ospetsua” (edo agian “ez duena horrenbeste saltzen”). Jende asko gauza txikiekin gusturago sentitzen da.

    • Interesgarria. Hitz egingo dugu forma gehiago emateko, ados? Gaiak, parte hartzaileak… zehazteko saiakera egin dezakegu… Kontaktuan gaude!

  5. Eztabaidak, telebistako tertulien estilokoa? Pentsatu dugu, baina horrek teknikoki dezente eskatzen du, ezta? Zer beharko genuke hori aurrera eramateko? Erronka berri bat, bai.

  6. Eztabaidak egitea agian interesgarria litzateke. Bai adituen arteko eztabaidak eta baita adituak ez direnen artekoak (pertsona “normal” askok ere iritzi sendoak izan ditzaketelakoan).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s