Sare zabala josi behar dugu

8,16jende pilo batPausatu zaizkigun zalantzei erantzunak topatzeko eta bidean aurrera egiteko, lehen zeregina argi dugu: jendearekin egon, aritu. Batekin eta bestearekin, egon eta aritu; kafeak, zuritoak, batidoak topera.

Pertsona askoren ideia, iritzi, kezka eta ekarpenez osatu nahi dugu abian dugun asmoa.

Gainera, poiektuak aurrera egin dezan, ezinbesteko izango da lagunduko dugunon zerrenda luzea osatzea. Akabo bestela. Luze eta zabala. Gaurtik, herritar sare erraldoia osatzearekin egin behar dugu amets.Dagoeneko lagundu dezaketenen lehen zerrenda osatu dugu. Ez oso luzea, oraingoz. Baina egongo garen pertsona bakoitzari, gutxienez, beste bi izen atera behar dizkiogu. Honela, lehen bira amaitu orduko hirukoiztuko dugu zerrenda;  eta bigarren buelta amaitu orduko… makina bat izen! Ba horixe, jende mordoarekin egon behar dugula. Lehen diru laguntza poteak ordaintzeko eskatu beharko dugu akaso.

Orain artean egin ditugun bileratxoetan, harrera primerakoa izan da. Denek aipatu dute halakoa sortzeko dagoen beharra, baita laguntzeko borondatea agertu ere.

Bestalde, erabat harrituta gaude honezkero Twitter eta Facebook bitartez jaso ditugun eskaintzak direla eta. Hemendik ere josi beharko dugu sarea. Egun gutxitan @IraitzMadariaga, @amaya_papaya eta @mmandarine laguntzeko prest agertu dira. Horrek gogo berritu gaitu, benetan.
Hasiak gara sarea josten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s