Oinarriak finkatzen

trianguluaHauxe izan da errezen argitu dugun elementua: sortuko dugun komunikazio tresnak interneten izango du abiapuntua. Hau baita eskuragarrien dugun baliabidea, inbertsio gutxien eskatzen duena eta gure helburuekin beste edozein formatu baino hobe lotzen dena. Jendearen parte hartze zuzena ahalbidetzen du baita sare moduan lan egitea erraztu ere.

Aldi berean, interneten garatuko dugun honek, hiru oinarri nagusi edukitzea proposatzen dugu: 1- webgune edo bloga, eduki guztiak jasoko dituena, 2- sare sozialak edukiak zabaltzeko eta 3- bideogintza. Baina, erantzun bat lortu orduko hamaika galdera heldu da gurera.1. Gune nagusia, webgune, bloga edo dena delakoa. Bertan eduki guztiak egongo dira ikusgai, hau izango da erdigunea, landuko dugun informazio guztia kokatu eta trukatzeko espazioa > Nolakoa izan behar da gune hau? Zenbat atal izango ditu? Nork lagunduko digu?

2. Blog txukuna eraikitzea bezain garrantzitsua (edo gehiago) izango da blog hori ikusgarri bihurtzea, jendea bertara eramatea, edo, bera jendearengana eramatea. Sare sozialak erabiltzea garrantzia handikoa da gure gunea eta bertan sortuko ditugun edukiak ezagutzera emateko, komunitatea eratu eta indartzeko… > Zeintzuk dira sare sozial garrantzitsuenak? Facebook eta Twitterrekin nahikoa al dugu? Nola erabili sare sozialak?

3. Garrantzia berezia eman nahi diogu bideogintza lantzeari ere. Jendeak informazioa jasotzeko geroz eta gehiago baliatzen ditu ikus-entzunezko edukiak. Horregatik, ahalik eta eduki gehien formatu honetan lantzeko apustuari heldu nahi diogu. Jakin badakigu, ordea, lan handia dagoela ikus entzuneko eduki bakoitzaren atzean. Baina, uste dugu ere, jende askok egiten dituela gustura halakoak. Gainera, talde eta norbanakoek geroz eta gehiago produzitzen dute, eta horientzako leihoa izan daiteke gurea ere > Nola bildu prest dagoen jendea? Nola antolatu?

Datozen egunotan, galderoi erantzunak ematen saiatuko gara. Lortuko al dugu? Ziur baietz.

Eta zuk, zer iritzi duzu hemen idatzitakoaren gain? Nola lagun dezakezu? Idatzi hemen zure usteak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s