Egoeraren azterketa egin dugu.

AMIA2

AHULGUNEAK (gure baitan daudenak) MEHATXUAK (baldintza objektiboak)
– Oraingoz hiru gara. Lan handia egin beharko dugu jendea gurera elkartzeko.
Baliabide urritasuna. Ez dugu dirurik, baliabide tekniko eskasak.
– Halako egitasmoek iraunkortasuna eskatzen dute, baita eguneroko dedikazio minimoa ere.
– Denok nahi baino denbora gutxiago dugu halakoei eskaintzeko.
Eskaintza handia dago interneten, bertan espazio bat irabaztea lan nekeza da.
– Donostian gertatzen denaz informatzen duten medioak egon badaude, eta gu baino hamaika baliabide gehiagorekin.
– Badirudi korrontearen kontra igeri egiten hasi garela. Urak aztoraturik dabiltza hedabideen munduan, komunikabideak itxi eta itxi, eta gu berria sortzera?
INDARGUNEAK (gure baitan daudenak) AUKERAK (baldintza objektiboak)
Gogoa (erabaki dugu eta egin egingo dugu). Oraingoz hiru gara, baina sinistua gaude askorengan dagoela gogo bera ernaldua.
– Asko gara, halako egitasmo baten parte izateko prest gaudenak. Asko, bolondres halako tresna bat lagun dezakegunok. Askoren laguntza txikiaz, handi izan gaitezke.
eduardo galeano2 - Kopia
– Baliabide gutxirekin posible da egitasmoa aurrera ateratzea.
– Ez gara ohiko komunikabide. Ez dugu inor nominan, ez dugu irabazi asmorik… krisiak ez du eraginik gurean!
– Donostian halako egitasmoa abiarazteko beharra agerikoa da.
– Egitasmo honen helburuekin, ez dago beste mediorik Donostian. Bakarrak izango gara.
– Inprenta sortu zenetik adierazpen askatasuna inprentakoaren borondatearen sinonimo izan bada, errealitate hori aldatzen ari da teknologia baliabide berriekin. Orain, guztiok dugu inprenta txiki bat etxean.
– Gaur egun zaila da halako asmo bat aurrera ateratzea; duela urte batzuk ezinezko. Gu geu gara hedabidea.
– Teknologiak sare gisa funtzionatzeko erraztasunak eskaintzen dizkigu.
Herri mugimendua bizirik dago Donostian, eta ekimen ugari abiarazten dira. Aldi berean, gai askotan sakontzeko aukera eta beharra dago.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s