Eta zu, bazatoz?

Elkartu gara bat, bi, hiru lagun, eta erabaki dugu: Donostian komunikazio tresna berria eraikiko dugu. Alegia, komunikabide berria sortuko dugula. Bai ala bai, kitto.

Komunitate digitala, birtuala, herritarron topaleku. Herriaren ispilu. Zu eta ni, gu bihurtuko garena. Herritik sortua. Herriarentzat. Auzolanean egina.

Herri mugimenduentzako eta herritarrontzako tresna. Irekia; kolore eta joera anitzeko herritarron elkargune. Donostiako egunerokoari ikuspegi kritiko eta eraldatzailearekin begiratzeko lehioa.Bagoaz, bagoaz bai, abentura berri honetan barreiatzera… Baina, nola aurrera eraman halako asmoa? Nola eraiki horrelako gunea? Nondik hasi? Norekin?

Itsaso zabalean galdurik dagoen batela bezalakoa gara orain, zein portu helburu duen jakinik ere, hartara nola arribatu ondo ez dakiena. Bada, zure moduko itsasargiek bidea argitzen lagun dezaten eraiki dugu gune hau.

Gaurtik aurrera, bidaia honen nondik norakoak blog honetan zurekin elkartrukatu nahi ditugu. Ibilbide orri gisakoa izango da honakoa: bidean topatuko ditugun trabak, pausatuko zaizkigun hausnarketak, egingo ditugun harremanak,  sortuko diren beharrak… landuko ditugu hemen.

Zu ere bidaia kolektibo honen parte zara. Eta zure laguntza beharko dugu ere, bidean aurrera egiteko. Bazatoz?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s