Bihar, hitzordu berezia dugu

Piztu eraikitzeko lanekin aurrera goaz. Azken hilabeteotan hainbat urrats eman ditugu, eta orain, berriak emateko erronkari eutsi nahi diogu. Dagoeneko 3 hilabete eta erdi igaro dira martxoaren 14an egin genuen lehen batzar hartatik, eta geroztik, astero astero 5, 10, 15 lagun bildu gara Piztu Asanbladan. Indar batzuk elkartu ditugu, baina gehiago elkartu nahi ditugu ere.

Grebako esperientziaz indarberriturik

Atzokoa egun berezia izan zen Piztuko egitasmoa aurrera eraman nahian gabiltzanontzat. Greba egunean Donostian gertatzen zenaz jarraipen berezia egiteko hainbat lagun elkartu ginen eta oso pozik gaude egindako lanarekin. Talde lanean, harremanetan… sakontzeko oso ondo etorri zitzaigun ere. Indarberriturik, aurrera goaz beraz, Piztu proiektuarekin. Lan handia dugu egiteke… baina gogoa sobera dugu!

Atzo egin genituen bideoak erreprodukzio zerrenda honetan bildu ditugu:

Eta argazkiak HEMEN

Gehiago izan nahi dugu ordea eta zuretzako lekutxo bat gordea dugu hemen: grabatzen, idazten, editatzen, ideiak proposatzen, itzulpenak egiten, sare sozialetan edukiak zabaltzen, informatika zereginetan, diseinu grafikoan, aurkezle gisa, informazio biltzen, harremanak egiten, albisteak osatzen, iritziak idazten, edukiak biltzen…
HAMAIKA MODU DAUDE PIZTUN PARTE HARTZEKO, ZATOZ!
(asteazkenero 19:00an asanblada)
piztu.info@gmail.com

Extra! Hau izango da Pizturen logoa

Hau izan da parte hartu duen jendeak gehien bozkatu duen irudia. Mila mila esker proposamenak egin dituzuen lagun guztiei; beste behin ere, parte hartzea sustatuz hurrun heldu gaitezkela frogatu duzue. Eta zorionak Gotzon, zure bilobei esan ahal izango baitiezu Pizturen logoa zuk egin zenuela. Mila esker denei! Denon ekarpenaz, aurrera goaz.

8- Gotzon (2)

Zein da zure gustuko logoa?

Duela aste batzuk egin genuen Piztu komunikazio proiektuko logoa osatzeko deialdi irekia, eta beste behin ere, parte hartzeak eman ditu bere fruituak. Zorionak, beraz.
Zazpi hauek jaso ditugu. Orain, bakarra hautatzeko unea heldu zaigu. Zein da zure gustukoena?

1. MAIALEN 2. URKO
7- Maialen 2- Urko
3. GOTZON 4. ARITZA
3- Gotzon 4- Aritza
5. WWW.MUNAGORRI.ES 6. WWW.MUNAGORRI.ES
5 - munagorri.es 6- munagorri.es
7. UNAI 8. GOTZON (2)
1- Unai 1- Unai
9. JOSEBA 10. LOINAZ
1- Unai 1- Unai
11. LOINAZ-2 12. LOINAZ-3
1- Unai 1- Unai